2017/11/29

Hona hemen EHU/UPVk aurreratu digun informazioa JARDUERA PARKTIKOAK, ORIENTAZIORAKO AZAOKAK ETA JARDUNALDI IREKIEN inguruan




Arduradunok:

Zuokin harremanetan jarri gara UPV/EHUren Sarbide Programari jarraituz 2017/2018 ikasturtean egingo ditugun jardueren berri emateko.

Azaroan, aurreko ikasturteetan bezala, Ikasleentzako Argibide Zerbitzuaren Gida helaraziko dizuegu, informazio gehiago zehaztuz, baina gustatuko litzaiguke burutuko ditugun jarduera nagusiak aurkeztea:

·         Jarduera Praktikoak: Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailarekin elkarlanean. Helburu hirukoitza dute: gure unibertsitatea unibertsitate aurreko ikasleei hurbiltzea, jardueran aipatzen diren ikasketek gaurko gizartean duten garrantzia azaltzea, eta bokazioak piztea modu aktibo eta praktikoa erabiliz.
Aurreko ikasturtean bezala, jarduera praktikoak lehenengo mailako ikasleentzat izango dira, zehazki batxilergoko, lanbide heziketako eta arte eta kirol ikasketetako goi mailako heziketa zikloetako lehenengo mailakoentzat. Jarduerak 2018ko urtarril eta apiril bitartean egingo dira, gogoan izan plaza mugatuak eskaintzen direla eta, horregatik, nahitaez eman behar dela izena. Alderdi berririk aipatzekotan, adierazi behar da plazak zozketa bidez esleituko direla.

·         Unibertsitate Orientaziorako Azokak: hiru campusetan egingo dira eta unibertsitate aurreko ikasleek UPV/EHUren ikasketa eskaintza bertatik bertara jasoko dute, bai standetan nola informazio saioen bidez. Datak honakoak izango dira:
ü  Gipuzkoako Campusean: 2018ko urtarrilaren 27an.
ü  Arabako Campusean: 2018ko otsailaren 3an.
ü  Bizkaiko Campusean: 2018ko otsailaren 10ean.

·         Jardunaldi Irekiak: batxilergoko, lanbide heziketako goi mailako zikloetako, arte ikasketetako eta kirol ikasketetako 2. mailako ikasleentzat, UPV/EHUko unibertsitate ikastegiak bisitatu eta ikasketa eskaintza eta instalazioak ezagutu nahi badituzte. Jardunaldiak 2018ko martxoak 2 eta 10 bitartean egingo dira. Jarduera praktikoetan bezala, ikasleek nahitaez eman beharko dute izena parte hartu ahal izateko.

Edozein zalantza argitu nahi izanez gero, zuen eskura gaude Ikasleentzako Argibide Zerbitzuan: www.ehu.eus/eu/web/sou/kontaktua-eta-kokapena


18-19 ikasturterako Unibertsitatea eta LHri buruzko informazio bilduma


Hona hemen EHU/UPVko 2017ko behin betiko gutxieneko kalifikazioak


Hona hemen EHU/UPVko parametroak 18-19 ikasturterako