EHUko ORIENTAZIO AZOKA BIRTUALA 2021
Egun bizi dugun osasun egoera dela medio, aurten EHUK Orientazio Azoka Birtuala burutuko du datorren urtarrilaren 30etik otsailaren 17ra bitartean.
Azokan sartzekohttps://ehuazoka.ehu.eus/ esteka honetan erregistratu egin behar da. Intereseko jakintzadarra aukeratu behar da baina hori estadistiketarako bakarrik da.
Azokan sartuz gero, bi pabiloi daude:
- Pabiloi batean unibertsitatera sartzeko prozesuari buruzko informazio zehatza aurkituko duzue.
- Beste pabiloian EHUko ikastegi bakoitzak eskaintzen dituen graduei buruzko informazioa izango duzue eskuragarri euskarri ezberdinetan (foiletoak, bideoak).
Informazioa eta zuzeneko hartu-emanen horien ordutegiakhttps://www.ehu.eus/eu/web/sou/orientazio-programa/azokak weborri honetan agertuko dira.