2023/01/13

EHUazoka: Unibertsitate Orientaziorako Azoka

 

EHUazoka: Unibertsitate Orientaziorako Azoka

2023ko EHUazokaren kartela

Zalantzak dituzu zein gradu ikasi nahi duzun? Gehiago jakin nahi duzu sartzeko prozedurari buruz? Eta bekei eta tasei buruz?

EHUazoka, UPV/EHUren Unibertsitate Orientazioko Azokaren helburua unibertsitate aurreko ikasleen informazio- eta orientazio-beharrak asetzea eta unibertsitate-ikasketak aukeratzen laguntzea da.

Lekuak eta datak

  • Gipuzkoako Campuseko Azoka: urtarrilak 28, larunbata

  • Arabako Campuseko Azoka: otsailak 4, larunbata

  • Bizkaiko Campuseko Azoka: otsailak 11, larunbata

Ordutegia

9:00 - 14:00

Ekitaldiak

Azokan, unibertsitatera etorriko diren ikasleek aukera izango dute gure unibertsitatea eta gure ikasketa eskaintza hobeto ezagutzeko, eta, era berean, aukera izango dute egin nahi dituzten ikasketei buruzko zalantzak argitzeko. Azokan, 2 eratako jarduerak egongo dira:

  • Banan banako arreta standetan: sarrera librea

  • Taldeko informazio saioak: nahitaezko izen-ematea

Izena emateko epea azoka bakoitzaren asteko astelehenean irekiko da eta zabalik egongo da informazio-saio bakoitzeko plazak agortu arte.

  • Gipuzkoako Campuseko Azoka: urtarrilaren 23tik aurrera

  • Arabako Campuseko Azoka: urtarrilaren 30etik aurrera

  • Bizkaiko Campuseko Azoka: otsailaren 6tik aurrera

Izen-ematea web orri honetan  egingo da (esteka urtarrilaren 23an, astelehena, aktibatuko da).