2023/05/11

 



Gerturatzen ari zaigu Prozesu eta Produktu Berrikuntzan Ingeniaritza Dualaren Graduan izena emateko itxiera-epea:

Se acerca el plazo de cierre de admisión en el Grado Dual en Ingeniería en Innovación de Procesos y Productos:

Maiatza:

Ate irekietako azken saioa: maiatzaren 21Bisita pertsonalizatua ere eska daiteke.

Graduan izena emateko sarrera frogaren azken deialdia: Maiatzaren 30etik ekainaren 2 arte.

Mayo:
 

Última sesión de puertas abiertas: 23 de mayo. También se puede solicitar una visita personalizada.
 

Última convocatoria de prueba de acceso al Grado: Del 30 de mayo al 2 de junio.


KONTAKTUA / CONTACTO
IMH Campus · Itziar Egiguren
ingeniaritza.ehu@imh.eus
943 74 82 64
Azkue auzoa, 1 - 2070 Elgoibar (Gipuzkoa)
www.imh.eus

2023/04/25

JARDUNALDI IREKIAK

VISITAS A CENTROS

OLH ko eskaintza /Oferta formativa de FPB en Vitoria-Gasteiz

  IZENBURUA/ TITUL0


IKASTETXEA /CENTRO ESCOLAR

  JARDUNALDI IREKIAK/VISITAS CENTROS

COMERCIO Y MARKETING

MOLINUEVO  (EGIBIDE)

Maiatzak 10   16:30 ikasleak   18:30 familiak

PANADERÍA Y PASTELERÍA

MENDIZORROTZA  (EGIBIDE)

Maiatzak 18   16:30 ikasleak   18:30 familiak

INFORMATICA Y COMUNICACIONES

ARRIAGA (EGIBIDE)

Maiatzak 11    16:30 ikasleak   18:30 familiak

FABRICACIÓN DE ELEMENTOS : SOLDADURA 

NIEVES CANO (EGIBIDE)

Maiatzak  16   16:30 ikasleak   18:30 familiak

ELECTRICIDAD Y ELECTRÓNICA 

JESUS OBRERO (EGIBIDE)

Maiatzak  9  16:30 ikasleak   18:30 familiak

FABRICACIÓN DE ELEMENTOS METÁLICOS MECANIZADO

JESUS OBRERO (EGIBIDE )

Maiatzak  9  16:30 ikasleak   18:30 familiak

INS.ELECTROTECNICAS Y MECANICAS MANTENIMIENTO 

JESUS OBRERO (EGIBIDE)

Maiatzak  9  16:30 ikasleak   18:30 familiak

ACTIVIDADES DOMÉSTICAS Y LIMPIEZA DE EDIFICIOS

BERMAR

Hitzordua eskatu ikastetxean/cita previa

SERVICIOS COMERCIALES

BERMAR

Hitzordua eskatu ikastetxean/cita previa

FABRICACIÓN, MONTAJE de CARPINTERÍA EN MADERA

EPA EL CARMEN

Apirilak 24  15:30 (hitzordua eskatu/cita previa)

MANTENIMIENTO DE VEHÍCULOS

EPA EL CARMEN

Apirilak 24  15:30 (hitzordua eskatu/cita previa

PELUQUERÍA

EPA EL CARMEN

Apirilak 24  15:30 (hitzordua eskatu/cita previa

JARDINERÍA Y FLORISTERÍA

EPA EL CARMEN

Apirilak 24  15:30 (hitzordua eskatu/cita previa

ACTIVIDADES DOMÉSTICAS Y LIMPIEZA DE EDIFICIOS

PAULA MONTAL 

Hitzordua eskatu ikastetxean/cita previa

COCINA-SERVICIO

GAMARRA

Hitzordua eskatu ikastetxean/cita previa

APROVECHAMIENTO FORESTAL

MURGUIA

Maiatzak 10    17:00

INFORMATICA DE OFICINA

CIP GASTEIZ

Hitzordua eskatu ikastetxean/cita previa

MANTENIMIENTO DE VEHÍCULOS

CIP GASTEIZ

Hitzordua eskatu ikastetxean/cita previa

PELUQUERÍA

CIP GASTEIZ

Hitzordua eskatu ikastetxean/cita previa

FABRIC. DE ELEM METÁLICOS  SOLDADURA

CIP GASTEIZ

Hitzordua eskatu ikastetxean/cita previa






 

2023/03/14

2023/02/24

AVANZA LANBIDE HEZIKETAKO AZOKAREN VI. EDIZIOA

VI EDICIÓN DE LA FERIA DE FORMACIÓN PROFESIONAL AVANZA



2023/02/23

 

Títulos por Familias Profesionales en FP

Tituluak Lanbide-Familien arabera LHn



 

UNIBERTSITATERA Batxilergotik sartzea

Proba

Fase bi dauzka: sarbide fasea eta onarpen fasea.

Sarbide fasea:

Batxilergoa amaitzean ikasleek graduko unibertsitate-ikasketa ofizialak egiteko izan beharreko heldutasuna eta oinarrizko trebetasunak dituzten ala ez neurtzea du helburu. Honako azterketa hauek ditu:

  • Gaztelania eta Literatura
  • Euskara eta Literaturako
  • Espainiako historia
  • Atzerriko 1. hizkuntza II: ingelesa, frantsesa edo alemana
  • Batxilergoko 2. mailako modalitateko derrigorrezko gaia:
    • Zientziak:
      Matematika II
    • Giza eta Gizarte Zientziak:
      Giza Zientziak bidea: Latina II
      Gizarte Zientziak bidea: Matematika Gizarte Zientziei Aplikatua II
    • Arteak:
      Artearen Oinarriak II

Azterketa bakoitzak ordu eta erdi iraungo du.

Azterketa bakoitzari 0 puntutik 10 puntura bitartean emango zaio. Kalifikazioa izango da azterketa guztietako kalifikazioen batez besteko aritmetikoa, hiru dezimalekin.

Onarpen fasea:

Borondatezkoa da. Ikasleak edozein irakasgai aukeratu ahal du batxilergoko bigarren mailako enborreko aukerazko irakasgaien artean, gehienez, lau. Nota igotzeko ere balio ahal dute Sarbide Fasean egindako irakasgaietako batzuek. Fase honetan egindako gaietan lortutako nota kontuan hartzeko, ikasleak 5 puntu edo gehiago lortu beharko ditu eta euren denbora-balioa Onarpen Faseko irakasgai guztien bezalakoa izango da.

Onarpen Faseko kalifikazioa, proba gainditu eta hurrengo bi ikasturteetan ere erabili ahal izango da unibertsitatera sartzeko.

Azterketa bakoitzak ordu eta erdi iraungo du. Gai bakoitzari 0 puntutik 10 puntura bitartean emango zaio. Nota kontuan hartzeko, ikasleak 5 puntu edo gehiago lortu beharko ditu.

Izena ematen duenean, ikasleak adierazi beharko du zein irakasgaiaren azterketa egingo duen Onarpen Fasean, bigarren atal hau egingo badu.

Gai baten ariketak berak izango dira Sarbide Fasean nahiz Onarpen Fasean. Bi aukera izango dituzte (A eta B) eta ikasleak horietatik bat hautatu beharko du. Nolanahi ere, aukera itxiak izango dira.

Proba gainditzeko zer behar den

Batxilergoko notaren eta sarbide faseren kalifikazioaren artean egindako batez besteko nota haztatuan (%60 batxilergoari dagokio eta %40 sarbide faseri) 5 puntu edo gehiago lortuz gero, proba gainditutzat joko da, baldin eta ikasleak sarbide fasean gutxienez 4 puntu lortu baditu.

Nota hobetzea

Nahi izanez gero, sarbide faseko kalifikazioa edo onarpen faseko gairen bateko kalifikazioa hobetzeko aukera ematen da. Azken deialdian lortutako kalifikazioa hartuko da kontuan, betiere aurrekoa baino hobea bada. Sarbide fasea gaindituz gero, nota hori gorde egingo zaio ikasleari mugarik gabe; onarpen faseko notak, berriz, azterketak egin eta hurrengo bi ikasturteetan bakarrik gordeko zaizkio.

Kalifikazioak berrikustea

  1. Azterketa berrikusteko eskaria eginez gero, azterketa hori lehenengo zuzenketa egin ez duen zuzentzaile batek egingo du.

  2. Lehenengo eta behin, egiaztatuko du nota kalkulatzean ez dela errakuntzarik egin eta galdera guztiak zuzendu eta kalifikatu direla.

  3. Errakuntzarik ez badago, azterketa zuzenduko du. Kalifikazioa lehenengo kalifikazioaren eta bigarrenaren arteko batez besteko aritmetikoa izango da. Lehenengo eta bigarren zuzenketaren arteko aldea bi puntutik gorakoa bada, hirugarren zuzenketa egingo da ofizioz. Azken kalifikazioa hiru kalifikazioen arteko batez besteko aritmetikoa izango da.

  4. Errakuntzarik badago, zuzendu egingo ditu, eta, ondoren, errakuntzarik ez daukan partea zuzenduko du. Azken nota honakoa izango da: errakuntzarik izan ez duen partean lehenengo eta bigarren zuzenketan lortutako kalifikazioen batez bestekoa, gehi errakuntzak zuzentzean lortutako puntuazioa.

  5. Berrikusketa denez, behin betiko nota hasiera bateko nota baino txikiagoa edo handiagoa izan daiteke, edo berdina. Eta, hain zuzen ere, errakuntzak zuzentzean litekeena da nota okerragoa lortzea.

  6. Epaimahaiak behin betiko nota jasotzeko erabakia emango du eta erreklamazio egileari jakinaraziko dio.

  7. Azterketak berrikusteko prozesua behin bukatuta, epea irekiko da berrikusitako azterketak ikusteko eskaria egiteko.

Unibertsitateko ikasketak egiteko onarpen-nota

Eskaera kopurua plaza kopurua baino handiagoa den graduetan, onarpen-nota erabiliko da plazak esleitzeko. Onarpen-nota formula honen arabera kalkulatzen da:

  • Onarpen-nota (GON) = 0,6* BK + 0,4* SFK + C1* M1 + C2* M2 + C3*M3
    • BK = Batxilergoko kalifikazioa
    • SFK = Sarbide faseko kalifikazioa
    • M1, M2 eta M3 = Onarpen Faserako gainditutako irakasgaien kalifikazioak
    • C1, C2 eta C3 = Haztapen koefizienteak