2020/11/10

 

Batxilergotik sartzea

PROBA

Fase bi dauzka: sarbide fasea eta onarpen fasea.

1.      Sarbide fasea:

Batxilergoa amaitzean ikasleek graduko unibertsitate-ikasketa ofizialak egiteko izan beharreko heldutasuna eta oinarrizko trebetasunak dituzten ala ez neurtzea du helburu. Honako azterketa hauek ditu:

·         Gaztelania eta Literatura

·         Euskara eta Literaturako

·         Espainiako historia

·         Atzerriko 1. hizkuntza II: ingelesa, frantsesa edo alemana

·         Batxilergoko 2. mailako modalitateko derrigorrezko gaia:

- Zientziak: Matematika II

- Giza eta Gizarte Zientziak:

·         Giza Zientziak bidea: Latina II

·         Gizarte Zientziak bidea: Matematika Gizarte Zientziei Aplikatua II

- Arteak: Artearen Oinarriak II

Azterketa bakoitzak ordu eta erdi iraungo du.

Azterketa bakoitzari 0 puntutik 10 puntura bitartean emango zaio. Kalifikazioa izango da azterketa guztietako kalifikazioen batez besteko aritmetikoa, hiru dezimalekin.

2.      Onarpen fasea:

Borondatezkoa da. Ikasleak edozein irakasgai aukeratu ahal du batxilergoko bigarren mailako enborreko aukerazko irakasgaien artean, gehienez, lau. Nota igotzeko ere balio ahal dute Sarbide Fasean egindako irakasgaietako batzuek. Fase honetan egindako gaietan lortutako nota kontuan hartzeko, ikasleak 5 puntu edo gehiago lortu beharko ditu eta euren denbora-balioa Onarpen Faseko irakasgai guztien bezalakoa izango da.

Onarpen Faseko kalifikazioa, proba gainditu eta hurrengo bi ikasturteetan ere erabili ahal izango da unibertsitatera sartzeko.

Azterketa bakoitzak ordu eta erdi iraungo du. Gai bakoitzari 0 puntutik 10 puntura bitartean emango zaio. Nota kontuan hartzeko, ikasleak 5 puntu edo gehiago lortu beharko ditu.

Izena ematen duenean, ikasleak adierazi beharko du zein irakasgaiaren azterketa egingo duen Onarpen Fasean, bigarren atal hau egingo badu.

Gai baten ariketak berak izango dira Sarbide Fasean nahiz Onarpen Fasean. Bi aukera izango dituzte (A eta B) eta ikasleak horietatik bat hautatu beharko du. Nolanahi ere, aukera itxiak izango dira.

Proba gainditzeko zer behar den

Batxilergoko notaren eta sarbide faseren kalifikazioaren artean egindako batez besteko nota haztatuan (%60 batxilergoari dagokio eta %40 sarbide faseri) 5 puntu edo gehiago lortuz gero, proba gainditutzat joko da, baldin eta ikasleak sarbide fasean gutxienez 4 puntu lortu baditu.

Nota hobetzea

Nahi izanez gero, sarbide faseko kalifikazioa edo onarpen faseko gairen bateko kalifikazioa hobetzeko aukera ematen da. Azken deialdian lortutako kalifikazioa hartuko da kontuan, betiere aurrekoa baino hobea bada. Sarbide fasea gaindituz gero, nota hori gorde egingo zaio ikasleari mugarik gabe; onarpen faseko notak, berriz, azterketak egin eta hurrengo bi ikasturteetan bakarrik gordeko zaizkio.

Unibertsitateko ikasketak egiteko onarpen-nota

Eskaera kopurua plaza kopurua baino handiagoa den graduetan, onarpen-nota erabiliko da plazak esleitzeko. Onarpen-nota formula honen arabera kalkulatzen da:

·         Onarpen-nota (GON) = 0,6* BK + 0,4* SFK + C1* M1 + C2* M2 + C3*M3

o    BK = Batxilergoko kalifikazioa

o    SFK = Sarbide faseko kalifikazioa

o    M1, M2 eta M3 = Onarpen Faserako gainditutako irakasgaien kalifikazioak

o    C1, C2 eta C3 = Haztapen koefizienteak

 

 

2021-2022 ikasturterako izena ematea

Ikasleek web bidez egin beharko dute sartzeko eskaera, eta dagokion dokumentazioa bidali, izapideen egutegian ezarritako egunetan.

Hautatutako 8 aukerak eta haien ordena funtsezkoa da, eta, onartze-prozedura hasi ondoren, ezingo da aldatu.

 

​​​​​​​Izena-emateko datak

Batxilergoko sarbidea

Hautaprobak 2021ean egingo dituzten EAEko batxilergoko ikasleak
(Hautaprobak gainditu eta gero izen ematea berretsi egin behar da)

Otsailaren 1etik martxoaren 31ra

Hautaprobak aurreko urteetan gainditu dituzten ikasleak

Ekainaren 17etik uztailaren 4ra

Beste erkidego batzuetan gainditu dituzten ikasleak

Unibertsitaterako sarbidea ematen duten atzerriko ikasketak dituzten ikasleak
(2/2006 hlo, maiatzaren 3koa)

 

2020/10/28

UNITOUR AZOKA

 

UNITOUR 

UNIBERTSITATE ORIENTAZIO ARETOA
 
 
Noiz:  2020ko azaroaren 3a, asteartea
                                    15: 30etik 17: 00etara Tokia: Europa Kongresu eta Erakusketa Jauregia

            Gasteiz hiribidea, 85

            01009 Gasteiz

         

Autobusak: G3, L1, L4, L6 eta L8

https://www.unitour.es/eventos/vitoria