2023/01/31

 

La UPV/EHU crea el doble grado de Educación Primaria y Educación Infantil

Se ofertará en el Campus de Gipuzkoa, a partir del próximo curso 2023-2024

https://www.ehu.eus/es/-/la-upv-ehu-crea-el-doble-grado-de-educacion-primaria-y-educacion-infantil




2023/01/26

 

Ohiko galderak 2023: Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa (USE)

Preguntas frecuentes 2023: Evaluación para el Acceso a la Universidad (EAU)



2023/01/20

 

Lanbide Heziketa

Heziketa-Zikloetarako Sarbide Probak

Pruebas de Acceso a Ciclos Formativos

https://www.euskadi.eus/informacion/pruebas-de-acceso-a-ciclos-Heziketa-zikloetarako Sarbide Probakformativos/web01-a2hlanhz/es/

Lanbide Heziketako Heziketa-Zikloetarako sarrera arautzen duen 2016/02/11ko AGINDUAk xedatzen du Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak Heziketa-Zikloetara sartzeko probak egiteko deialdia egingo duela gutxienez urtean behin, eskatutako titulazio akademikorik ez izateagatik heziketa-ziklo horietara zuzenean sartu ezin direnei aukera bat emateko. 2022-2023 ikasturteko deialdia 2022/11/28ko EBAZPENA da.

Erdi-Mailako Heziketa-Zikloetako sarrera-proben helburua da egiaztatzea ikasketa horiek probetxuz egin ahal izateko beharrezko ezagutza eta gaitasunak badituztela.

Goi-Mailako Heziketa-Zikloetako sarrera-proben helburua da egiaztatzea izangaiak baduela Batxilergoko helburuek eskatzen duten behar beste heldutasun eta egin nahi duen ziklorako beharko dituen berariazko ezagutzak ere badituela.

Hezkuntza Administrazioak Heziketa-Ziklo eta ikasturte bakoitzean guztira eskaintzen diren plazen ehuneko jakin bat gorde dezake, sarrera-probak gainditu dituzten ikasleentzat.

Probak euskaraz nahiz gaztelaniaz egin daitezke, eta ikasleek hautatuko dute zer hizkuntzatan egin nahi duten.

Heziketa-Zikloetara sartzeko sarrera-proba gainditzen bada, Estatuaren lurralde osoan izango du balioa.

2022-2023 IKASTURTEKO SARBIDE PROBEN EGUTEGIA

Deialda: 2022/11/28ko EBAZPENA (leiho berri batean irekitzen da)

IZENA EMATEA

  • 2023ko urtarrilaren 23tik otsailaren 10era bitartean, biak barne

2023/01/16

 

https://www.euneiz.com/jornada-de-puertas-abiertas/





 

2023/01/13

EHUazoka: Unibertsitate Orientaziorako Azoka

 

EHUazoka: Unibertsitate Orientaziorako Azoka

2023ko EHUazokaren kartela

Zalantzak dituzu zein gradu ikasi nahi duzun? Gehiago jakin nahi duzu sartzeko prozedurari buruz? Eta bekei eta tasei buruz?

EHUazoka, UPV/EHUren Unibertsitate Orientazioko Azokaren helburua unibertsitate aurreko ikasleen informazio- eta orientazio-beharrak asetzea eta unibertsitate-ikasketak aukeratzen laguntzea da.

Lekuak eta datak

  • Gipuzkoako Campuseko Azoka: urtarrilak 28, larunbata

  • Arabako Campuseko Azoka: otsailak 4, larunbata

  • Bizkaiko Campuseko Azoka: otsailak 11, larunbata

Ordutegia

9:00 - 14:00

Ekitaldiak

Azokan, unibertsitatera etorriko diren ikasleek aukera izango dute gure unibertsitatea eta gure ikasketa eskaintza hobeto ezagutzeko, eta, era berean, aukera izango dute egin nahi dituzten ikasketei buruzko zalantzak argitzeko. Azokan, 2 eratako jarduerak egongo dira:

  • Banan banako arreta standetan: sarrera librea

  • Taldeko informazio saioak: nahitaezko izen-ematea

Izena emateko epea azoka bakoitzaren asteko astelehenean irekiko da eta zabalik egongo da informazio-saio bakoitzeko plazak agortu arte.

  • Gipuzkoako Campuseko Azoka: urtarrilaren 23tik aurrera

  • Arabako Campuseko Azoka: urtarrilaren 30etik aurrera

  • Bizkaiko Campuseko Azoka: otsailaren 6tik aurrera

Izen-ematea web orri honetan  egingo da (esteka urtarrilaren 23an, astelehena, aktibatuko da).