Batxilergotik sartzea
PROBA
Fase bi dauzka: sarbide fasea eta onarpen
fasea.
1. Sarbide fasea:
Batxilergoa amaitzean ikasleek graduko
unibertsitate-ikasketa ofizialak egiteko izan beharreko heldutasuna eta
oinarrizko trebetasunak dituzten ala ez neurtzea du helburu. Honako azterketa
hauek ditu:
·
Gaztelania eta Literatura
·
Euskara eta Literaturako
·
Espainiako historia
·
Atzerriko 1. hizkuntza II:
ingelesa, frantsesa edo alemana
·
Batxilergoko 2. mailako
modalitateko derrigorrezko gaia:
- Zientziak: Matematika II
- Giza eta Gizarte Zientziak:
·
Giza
Zientziak bidea: Latina II
·
Gizarte
Zientziak bidea: Matematika Gizarte Zientziei Aplikatua II
- Arteak: Artearen Oinarriak II
Azterketa bakoitzak ordu eta erdi iraungo du.
Azterketa bakoitzari 0 puntutik 10 puntura
bitartean emango zaio. Kalifikazioa izango da azterketa guztietako kalifikazioen
batez besteko aritmetikoa, hiru dezimalekin.
2. Onarpen fasea:
Borondatezkoa da. Ikasleak edozein
irakasgai aukeratu ahal du batxilergoko bigarren mailako enborreko aukerazko
irakasgaien artean, gehienez, lau. Nota igotzeko ere balio ahal dute Sarbide
Fasean egindako irakasgaietako batzuek. Fase honetan egindako gaietan lortutako
nota kontuan hartzeko, ikasleak 5 puntu edo gehiago lortu beharko ditu eta
euren denbora-balioa Onarpen Faseko irakasgai guztien bezalakoa izango da.
Onarpen Faseko kalifikazioa, proba gainditu
eta hurrengo bi ikasturteetan ere erabili ahal izango da unibertsitatera
sartzeko.
Azterketa bakoitzak ordu eta erdi iraungo du.
Gai bakoitzari 0 puntutik 10 puntura bitartean emango zaio. Nota kontuan
hartzeko, ikasleak 5 puntu edo gehiago lortu beharko ditu.
Izena ematen duenean, ikasleak adierazi
beharko du zein irakasgaiaren azterketa egingo duen Onarpen Fasean, bigarren
atal hau egingo badu.
Gai baten ariketak berak izango dira Sarbide
Fasean nahiz Onarpen Fasean. Bi aukera izango dituzte (A eta B) eta ikasleak
horietatik bat hautatu beharko du. Nolanahi ere, aukera itxiak izango dira.
Proba gainditzeko zer behar den
Batxilergoko notaren eta sarbide faseren
kalifikazioaren artean egindako batez besteko nota haztatuan (%60 batxilergoari
dagokio eta %40 sarbide faseri) 5 puntu edo gehiago lortuz gero, proba
gainditutzat joko da, baldin eta ikasleak sarbide fasean gutxienez 4 puntu lortu
baditu.
Nota hobetzea
Nahi izanez gero,
sarbide faseko kalifikazioa edo onarpen faseko gairen bateko
kalifikazioa hobetzeko aukera ematen da. Azken deialdian
lortutako kalifikazioa hartuko da kontuan, betiere aurrekoa baino hobea bada. Sarbide fasea
gaindituz gero, nota hori gorde egingo zaio ikasleari mugarik gabe; onarpen
faseko notak, berriz, azterketak egin eta hurrengo bi ikasturteetan bakarrik
gordeko zaizkio.
Unibertsitateko ikasketak egiteko
onarpen-nota
Eskaera kopurua plaza kopurua baino handiagoa
den graduetan, onarpen-nota erabiliko da plazak esleitzeko. Onarpen-nota
formula honen arabera kalkulatzen da:
·
Onarpen-nota (GON) = 0,6*
BK + 0,4* SFK + C1* M1 + C2* M2 + C3*M3
o
BK = Batxilergoko kalifikazioa
o
SFK = Sarbide faseko kalifikazioa
o
M1, M2 eta M3 = Onarpen Faserako gainditutako
irakasgaien kalifikazioak
o
C1, C2 eta C3 = Haztapen koefizienteak