2021/01/20

EHUko ORIENTAZIO AZOKA BIRTUALA 2021


EHUko ORIENTAZIO AZOKA BIRTUALA 2021

Egun bizi dugun osasun egoera dela medio, aurten EHUK Orientazio Azoka Birtuala burutuko du datorren urtarrilaren 30etik otsailaren 17ra bitartean. 


Bertan, euskal unibertsitate publikoaren graduko ikasketen eskaintza gertutik ezagutzeaz gain, unibertsitatera sartzeko prozesuaren zein beken inguruko zalantzak argitzeko aukera egongo da ere.

Azokan sartzekohttps://ehuazoka.ehu.eus/ esteka honetan erregistratu egin behar da. Intereseko jakintzadarra aukeratu behar da baina hori estadistiketarako bakarrik da.

Azokan sartuz gero, bi pabiloi daude:
  • Pabiloi batean unibertsitatera sartzeko prozesuari buruzko informazio zehatza aurkituko duzue.
  • Beste pabiloian EHUko ikastegi bakoitzak eskaintzen dituen graduei buruzko informazioa izango duzue eskuragarri euskarri ezberdinetan (foiletoak, bideoak).
Horrez gain, UPV/EHUko ikastegietako irakasleekin eta Sarbide Zerbitzuko langileekin zuzenean jardun ahal izango da, zalantza guztiak argitzeko. Zuzeneko saioak ere eskainiko dira. 

Informazioa eta zuzeneko hartu-emanen horien ordutegiakhttps://www.ehu.eus/eu/web/sou/orientazio-programa/azokak weborri honetan agertuko dira.