Lanbide Heziketa
Heziketa-Zikloetarako Sarbide Probak
Pruebas de Acceso a Ciclos Formativos
Lanbide Heziketako Heziketa-Zikloetarako sarrera arautzen duen 2016/02/11ko AGINDUAk xedatzen du Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak Heziketa-Zikloetara sartzeko probak egiteko deialdia egingo duela gutxienez urtean behin, eskatutako titulazio akademikorik ez izateagatik heziketa-ziklo horietara zuzenean sartu ezin direnei aukera bat emateko. 2022-2023 ikasturteko deialdia 2022/11/28ko EBAZPENA da.
Erdi-Mailako Heziketa-Zikloetako sarrera-proben helburua da egiaztatzea ikasketa horiek probetxuz egin ahal izateko beharrezko ezagutza eta gaitasunak badituztela.
Goi-Mailako Heziketa-Zikloetako sarrera-proben helburua da egiaztatzea izangaiak baduela Batxilergoko helburuek eskatzen duten behar beste heldutasun eta egin nahi duen ziklorako beharko dituen berariazko ezagutzak ere badituela.
Hezkuntza Administrazioak Heziketa-Ziklo eta ikasturte bakoitzean guztira eskaintzen diren plazen ehuneko jakin bat gorde dezake, sarrera-probak gainditu dituzten ikasleentzat.
Probak euskaraz nahiz gaztelaniaz egin daitezke, eta ikasleek hautatuko dute zer hizkuntzatan egin nahi duten.
Heziketa-Zikloetara sartzeko sarrera-proba gainditzen bada, Estatuaren lurralde osoan izango du balioa.
2022-2023 IKASTURTEKO SARBIDE PROBEN EGUTEGIA
Deialda: 2022/11/28ko EBAZPENA
IZENA EMATEA
- 2023ko urtarrilaren 23tik otsailaren 10era bitartean, biak barne